LANAK | DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EHUNEKO | GEHIENEKO ZENBATEKOA |
---|---|---|
Irisgarritasuna | Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo) | 20.000€ |
EITk eskatutakoak | Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo) | 10.000€ |
Oharra:
- Ordenantzaren 6.1.a.1) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako birgaitzeko lehentasunezko beharra duten eremuak izendatzen dira,dirulaguntza handitze aldera.
- 6.1.a.1) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, eremu horietako eraikinek diru-laguntza gehigarria izango dute linea horretarako. Hain zuzen ere, BEZik gabe, diruz lagun daitekeen gastuaren % 10 gehiago jasoko dute, 10.000 € arte gehienez ere.
- Zenbateko gehigarri horrek handitu egingo du irisgarritasun-linearako orokorrerako aurreikusita dagoen dirulaguntza (diruz lagun daitekeen gastuaren % 20, BEZik gabe, 20.000 euro arte gehienez). Ondorioz, diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 lagunduko da, BEZik gabe, 30.000 € arte gehienez ere.
- Lehentasunez birgaitu beharreko eremuen definizioak honako eremu hauetan dauden eraikin guztiak hartzen ditu barne:
- Altza, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Miracruz-Bidebieta auzoak.
- Eta, gainera, honako unitate txiki hauek: Morlans, Heriz – Aitzgorri, Añorga, Errekalde, Manteo, Amara Zaharra, Parte Zaharra, Sagues, Iza, Igeldo, Ospitaleak eta Hipodromo– Bugati.
LANAK | DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EHUNEKO | GEHIENEKO ZENBATEKOA |
---|---|---|
Energia eraginkortasuna/ isolamendu akustikoa | Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo) | 2.000€ |
Mugikortasun urriko/65 urtetik gorako pertsonen etxebizitza egokitzea | Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo) | 6.000€ |
ALOKABIDEren etxebizitzak | Diruz lagun daitekeen gastuaren% 20 (BEZa kampo) | 3.000€ |
---|
Erlazionaturiko dokumentuak